1984ko Udako Olinpiar Jokoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
1984ko Udako Olinpiar Jokoak, bigarren aldiz, Los Angelesen ospatu ziren, 1932an bezalaxe. Udako Olinpiar Jokoen XXIII. edizioa izan zen. Bertan, 6797 kirolarik parte hartu zuten, 140 herrialde, 23 kirol eta 221 probatan ordezkatuz.
Datu azkarrak Mota, Denbora-tarte ...
1984ko Udako Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1984ko uztailaren 28a - 1984ko abuztuaren 12a |
Data | 1984 |
Edizio zenbakia | 23 |
← 1980
1988 → | |
Kokaleku | Los Angeles Memorial Coliseum Los Angeles |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Partehartzaile kopuru | 140 6.829 |
Maskota | Sam arranoa |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 221 |
Osatuta | |
| |
Webgune | olympics.com… |
Itxi
Parte hartzeari uko egin zioten herrialdeak 14 baino izan ez ziren arren, azpimarragarria izan zen domina kopuruen zerrendan goian egoten ziren herrialdeen falta, SESB bera edo Ekialdeko Alemania eta Bulgaria kasu. Izan ere, 1976ko Montrealeko jokoetan, orain boikota egiten zuten herrialdeek, urrezko dominen %58a irabazi zuten. Bere aldetik, Los Angeleseko joko hauetan, Errumaniak, bere historiako domina gehien lortu zituen.