All-Ireland Senior Football Championship
From Wikipedia, the free encyclopedia
All-Ireland Senior Football Championship, irlanderaz Craobh Shinsear Peile na hÉireann (euskaraz Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Senior Txapelketa) Irlandako futbol gaeliko kanporaketa bidezko txapelketa nagusia da. Udaldeko hilabeteetan zehar Gaelic Athletic Association erakundeak antolatutako txapelketa da, urtero irailaren hirugarren edo laugarren igandean Dublingo Croke Park zelai mitikoan ospatu ohi den All-Ireland Football Final finalak amaiera ematen diolarik. Azken hau Irlanda osoan biziki jarraitua eta zaletu ugari dituen ekitaldia delarik. Txapelketa honetako eta finalaren irabazlea Sam Maguire Kopa kopa bereganatu ohi du. Txapelketaren babesleak SuperValu, Ulster Bank eta Vodafone dira.
- 2004ko All-Ireland Senior Football Championship txapelketako futbol gaeliko finala Kerry GAA (orlegi eta urre kolorea) eta Mayo GAA (orlegi eta gorria) taldeen artean. Croke Park, Dublin.
Datu azkarrak Kirola, Eskualdea ...
Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Senior Txapelketa | |
Kirola | Futbol gaelikoa |
---|---|
Eskualdea | Irlanda |
Sorrera urtea | 1887 |
Antolatzailea | Elkarte Atletiko Gaeliko |
Garaikurra | Sam Maguire Kopa |
Partehartzaileak | 33 |
Aurtengo irabazlea | Dublin GAA (2018: 28. aldia) |
www.gaa.ie |
Itxi