Argi-kono
Espazio-denborako gainazala, puntu batetik argiaren abiaduran abiatzen diren fotoi guztien bizitzen gertaerak (etorkizuna) biltzen dituena, edo puntu batera argiaren abiaduran heltzen diren fotoi guztien bizitzen gertaerak (iragana) biltzen dituena. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Erlatibitate berezi eta orokorrean, argi-konoak honako hau adierazten du: gertaera jakin batetik igorritako argi-pultsu batek espazio-denboran egingo lukeen ibilbidea, argia norabide guztietan zabaltzen delarik (argiaren abiaduran, jakina). Testuinguru honetan, gertaera bat espazio-denborako puntu bat da, hau da, non eta noiz galderei erantzuna eman diezaiekegu.