Carl Sagan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Carl Sagan (Brooklyn, New York, AEB, 1934ko azaroaren 9a - Seattle, Washington, AEB, 1996ko abenduaren 20a) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen.
Carl Sagan | |
---|---|
(1980) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1934ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Seattle, 1996ko abenduaren 20a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Lake View Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lynn Margulis (1957ko ekainaren 16a - 1965) Linda Salzman Sagan (en) (1968ko apirilaren 6a - 1981) Ann Druyan (1981eko ekainaren 1a - 1996ko abenduaren 20a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea 1960) doktoretza : astrofisika, astronomia Chicagoko Unibertsitatea 1955) Zientziatan graduatua : fisika Chicagoko Unibertsitatea 1956) Zientzietako Masterra : fisika Rahway High School (en) |
Tesi zuzendaria | Gerard Peter Kuiper |
Doktorego ikaslea(k) | James B. Pollack Steven Squyres (en) Steven Soter (en) Owen Toon (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | kosmologoa, astrofisikaria, eleberrigilea, planetary scientist (en) , space scientist (en) , zientzia-dibulgatzailea, zientzia-fikzio idazlea, zientzia idazlea, astronomoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, saiakeragilea, fisikaria, gidoilaria, naturalista eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | Cornell Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Amerikako Sozietate Filosofikoa Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Nazioarteko Astronomia Elkartea American Astronomical Society Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea Project A119 (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
carlsagan.com | |
| |
Ezaguna egin zen bereziki Cosmos: A Personal Voyage («Kosmosa: bidaia pertsonala») telesail ospetsua aurkeztu zuela 1980an. Denetariko gaiak jorratzen zituen bertan, besteak beste, astronomia, filosofia edota eboluzioa. Narratzailea eta egilekidea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako telebista publikoaren historiako telesailik ikusiena izan zen, 60 bat herrialdetan 500 milioi pertsonako audientzia izan zuena. Geroxeago Cosmos liburua argitaratu zuen. 1985eko Contact zientzia-fikziozko eleberria ere idatzi zuen, eta bertan oinarritu ziren 1997ko izen bereko filma ekoizteko.
Eszeptizismo zientifikoaren eta metodo zientifikoaren defendatzailea izan zen. Exobiologiaren aitzindari, SETI (Estralurtar Adimenaren Bilaketa) proiektuaren bidez adimen estralurtarra bilatzearen sustatzailea izan zen. Ildo horretan ere, espaziora bidalitako zundetan mezuak bidaltzea bultzatu zuen, balizko estralurtarrei giza kulturari buruzko berri helarazteko.
Bere lan zientifikoetan esanguratsuenetarikoa izan zen Artizarraren atmosferari buruz egindakoa. Ikerketa horren bidez, berotegi-efektua aztertu zuen lehen zientzialarietako bat izan zen.
Bere bizitzan zehar, Saganek sari eta kondekorazio ugari jaso zituen zientziaren eta kulturaren komunikatzaile gisa egindako lanagatik. Gaur egun, zientziaren dibulgatzaile karismatiko eta eraginkorrenetakotzat jotzen da, ideia zientifikoak eta alderdi kulturalak publiko espezializatu gabeari zehaztasunez transmititzeko zuen gaitasunari esker.