Drakeren ekuazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Drakeren ekuazioa 1961ean Frank Drake astronomo britainiarrak asmatutako formula da, gure galaxian egon daitezkeen zibilizazio aurreratuen kopurua kalkulatzeko.
Ekuazioak kontuan hartzen du biziaren sorreran eta eboluzioan ustez zeregin garrantzitsua jokatzen duten hainbat parametro. Ekuazioaren emaitza ez da zenbaki absolutua, zaila baita ekuazioan agertzen diren parametro guztien balore zehatzak ezagutzea. Bere balioa, beraz, oso gutxi gorabeherakoa da, baina hala ere zientzialari gehienen oniritzia du formula horrek, orain arte arlo honetan egindako saiorik interesgarriena izan baita.
Ekuazioak honako formulazioa du:
Bertan agertzen diren parametroak hauek izanik:
- N = gure galaxian (Esne Bidean) dauden zibilizazio aurreratuen kopurua ("aurreratuak" esaterakoan gurekin komunikatzeko gai izaten diren zibilizazioak besterik ez dira kontuan hartzen; kanpo geratzen dira zibilizazio ez-teknifikatuak, beraz)
- R* = gure galaxian urtero eratzen diren izar "egokien" kopurua
- fp = haien inguruan planetak dituzten izarren ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %50 = 1/2)
- ne = izarraren zona zirkunestelar bizigarrian dauden planeten kopurua (zona zirkunestelar bizigarria, izarraren eta planeten arteko distantzia tarte bat da, biziarentzat egokia dena; izarretik gertuegi dauden planetak, eta urrutiegi daudenak, ez daude zona bizigarrian).
- fl = zona zirkunestelar bizigarrian dauden planetetan, bizia garatu dutenen ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %20 = 1/5)
- fi = bizia garatu duten planetetan, "bizi adimentsua" garatu dutenen ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %80 = 4/5)
- fc = bizi adimentsua garatu duten planetetan, zibilizazio aurreratu bat garatu dutenen ehunekoa, zatiki moduan jarrita (esaterako, %50 = 1/2)
- L = zibilizazio aurreratu baten iraupen-epea (urteetan)