Espektro mota (astrofisika)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Izarren espektro mota, Harvardeko espektro sailkapena bezala ere ezaguna, 1890ean Harvard Unibertsitateko Edward Charles Pickeringek abiarazi baitzuen, ondoren unibertsitate bereko Annie Jump Cannonek hobetuz 1901ean, astronomian gehien erabiltzen den izar sailkapena da. Mota ezberdinak beroenetatik hotzenetara sailkatzen dira. Honakoak dira:
Mota | Tenperatura | Ohiko kolorea | Masa | Erradioa | Argitasuna | Xurgatze lerroak | Eredua |
---|---|---|---|---|---|---|---|
O | 28 000 - 50 000 K | Urdina | 60 | 15 | 140 000 | Nitrogenoa, karbonoa, helioa eta oxigenoa | 48 Orionis |
B | 9600 - 28 000 K | Zuri urdinska | 18 | 7 | 20 000 | Helioa, hidrogenoa | Rigel |
A | 7100 - 9600 K | Zuria | 3,1 | 2,1 | 80 | Hidrogenoa | Sirio A |
F | 5700 - 7100 K | Zuri horiska | 1,7 | 1,3 | 6 | Metalak: burdina, titanioa, kaltzioa, estrontzioa eta magnesioa | Canopus |
G | 4600 - 5700 K | Horia | 1,1 | 1,1 | 1,2 | Kaltzioa, helioa, hidrogenoa eta metalak | Eguzkia |
K | 3200 - 4600 K | Hori laranjaska | 0,8 | 0,9 | 0,4 | Metalak eta titanio oxidoa | Albireo A |
M | 1700 - 3200 K | Gorria | 0,3 | 0,4 | 0,04 | Metalak eta titanio oxidoa | Betelgeuse |
- Masa, erradio eta argitasun magnitudeak gure Eguzkiaren alderatuta azaltzen dira.
- Argitasuna erradioarekiko proportzionala da, eta beraz, espektro mota berean argitasun ezberdina eta, beraz, erradio ezberdina duten izarrak ikus ditzakegu.
Mota ezberdinak, ondoren, 0tik 9rako zenbakiak jarriz banatzen dira. A0 A motako izarrik beroenei dagokie, A9 hotzenei dagokien bitartean. Adibidez, gure eguzkia G2 motako izar bat da. Sailkapen hau R, N eta S motekin osatzen da.
Hertzsprung-Russell diagramak espektro sailkapena izarren magnitude absolutua, argitasuna eta azaleko tenperaturarekin lotzen du. Sekuentzia gogoratzeko badago ingelesez baliabide mnemotekniko bat, hizki horiekin hasten diren hitzez osatutako esaldi bat: Oh, Be a Fine Girl/Guy/Gay, Kiss Me Right Now Sweetley.