Georg Friedrich Händel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Georg Friedrich Händel (NAF: [ˈhɛndəl]) (Halle, Saxonia-Anhalt, Alemania, 1685eko martxoaren 5agreg./otsailaren 23ajul. - Londres, Ingalaterra, 1759ko apirilaren 14a) musikari barroko alemaniarra izan zen, konposatu zituen opera, concerti grossi eta oratorio musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko herritar bihurtu zen eta George Frideric Handel izena hartu.
Georg Friedrich Händel | |||||
---|---|---|---|---|---|
1710eko ekainaren 16a -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Georg Friedrich Händel | ||||
Jaiotza | Halle (Saale), 1685eko martxoaren 5a | ||||
Herrialdea | Brandenburg-Prussia Germaniako Erromatar Inperio Santua Britainia Handiko Erresuma (1726 - | ||||
Bizilekua | Londres Halle Erroma Florentzia Napoli Veneziako Errepublika | ||||
Lehen hizkuntza | alemana | ||||
Heriotza | Westminster eta Londres, 1759ko apirilaren 14a (74 urte) (74 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Poets' Corner (en) Westminster abadia | ||||
Familia | |||||
Aita | Georg Händel | ||||
Ama | Dorothea Händel | ||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Halle-Wittenberg (en) (1702 - 1703) | ||||
Hizkuntzak | alemana ingelesa italiera | ||||
Irakaslea(k) | Friedrich Wilhelm Zachow (en) | ||||
Ikaslea(k) | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | musikagilea, klabezin-jotzailea, organista, biolin-jotzailea, opera composer (en) , musikagilea, antzerki enpresaburua eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Influentziak | Alemania, Italia, Frantzia, Ingalaterra, Arcangelo Corelli, Alessandro Scarlatti, Georg Philipp Telemann, Domenico Scarlatti eta Giovanni Bononcini | ||||
Mugimendua | musika barrokoa | ||||
Genero artistikoa | opera oratorioa kontzertua anthem (en) musika klasikoa coronation anthem (en) | ||||
Musika instrumentua | organoa Klabizenbaloa oboea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||
gfhandel.org | |||||
| |||||
Musikaren historian, bere musika publikoaren gustu eta beharrak asetzera (ohi zen bezala, noblezia eta mezenasen aldekoa egin beharrean) egokitu eta bideratu zuen lehen konpositore modernoa da[1]
Henry Purcell-en[2] oinordeko eta jarraitzailetzat hartua, aro oso bat markatu zuen musika ingelesean[3]. Hainbat aditurentzat, homofoniaren[4] teknikan oinarritutako musikaren lehen maisu handia da[5], eta opera italiarraren seriearen alorrean[6] (eta batzuentzat oratorioan ere) handiena, Johann Sebastian Bachen aurretik[1].
[[:Fitxategi:|N.º 44. Koroa: Hallelujah («Aleluya»)]]
[[Fitxategi:|220px|noicon|alt=]]
«Aleluya»-ren interpretazioa
|
|
Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Bere musika ondarea, XVIII. mendearen lehen erdiko alemaniar, italiar, frantses eta ingeles estiloen sintesia, bere garaiko ia genero guztietako lanak biltzen ditu, non 43 opera, 26 oratorio (horien artean Mesias) eta ondare koral bat diren bere musika ekoizpenean nabarmenenak eta garrantzitsuenak. Bere lanik ezagunena, Mesias oratorioa da, «Aleluya» koruarekin, musika koralaren lan ezagunenetako bat da, eta Eguberrietako denboraldiko pieza nagusia bihurtu da.