Harriet Quimby
From Wikipedia, the free encyclopedia
Harriet Quimby (Arcadia, Michigan, 1875eko maiatzaren 11 – Squantum, Massachusetts, 1912ko uztailaren 1a) hegazkinlari eta zinema gidoigile estatubatuar aitzindaria izan zen. 1911an bilakatu zen lehenengo emakumea pilotoaren lizentzia lortzen AEBetan. Hurrengo urtean, 1912ko apirilaren 16an Mantxako kanala hegazkinez zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen. 59 minututan burutu zuen zeharkaldia, eta lur hartu zuen Calais-etik 40 km-tara, hondartza batean. Hedabideen aldetik oihartzun gutxi lortu zuen, bezperan 'RMS Titanic' itsasontzi famatua hondoratu zenez eta interes guztia albiste hark bereganatu zuenez.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Harriet Quimby | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arcadia Township (en) , 1875eko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Squantum (en) , 1912ko uztailaren 1a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Kensico Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria, kazetaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Itxi