Hortus deliciarum
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hortus deliciarum ("Kutizien edo gozamenen lorategia" latinez) Herrad Landsbergekoak bildutako eskuizkribu irudiztatua da. Hohenburgeko abade-etxean (Vosges mendietan) egin zuten bertako mojek. Entziklopedia zen. 1167an hasi ziren lanean. Gehien batean latinez idatzita, alemanieraz idatzitako glosak jaso zituen baita ere. Lanak helburu pedagogikoa zuen, komentuan sartzen ziren gazteei irakasteko. Hau da ezagutzen den emakumeek idatzitako lehen entziklopedia. Eskuizkribua irudiztatua zen eta garai haietan ospe handia lortu zuen.
Datu azkarrak Hortus deliciarum, Jatorria ...
Hortus deliciarum | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Herrad Landsbergekoa |
Sorrera-urtea | XII. mendea |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | entziklopedia |
Hizkuntza | Medieval Latin (en) |
Gertaera nabarmenak | 1870eko abuztuaren 25a suntsiketa |
Itxi