Lankide:Ainara Torre/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dirua aktibo oro bat da, transakzioak egiteko, kobratzeko eta ordaintzeko erabiltzen den bitartekoa. Transakzioak errazteko, diru fisikoa sortu zen. Dirua sortu baino lehen, trukearen bidez burutzen ziren transakzioak.
Diru fisikoa (guk esku-dirua deitzen duguna) ez da dirutzat hartzen den bakarra, diru elektronikoa edo ordaintzeko edo kobratzeko bitarteko gisa erabil daitekeen edozein aktibo ere dirutzat hartzen dira.
Dirua, ekonomiaren aurrean bere papera bete dadin, hurrengo ezaugarriak barneratu behar ditu:
- Dirua araupetuta egon behar da, hau da, bere unitateak balio berdina eta kalitate berdinekoak izan behar dira, haien artean ezberdintasun fisikoak ezin dira egon.
- Onartua eta ezaguna izan behar da. Ordaintzeko bide moduan aitortu behar da, eta beraz, balio gisa. Herritarrak balio hori ezagutu behar dute.
- Zatigarria izan behar da, balio gutxiko transakzioak onartu ahal izateko.
- Garraiatzeko erraza izan behar da. Hain zuzen ere, diruaren sorreraren zergatia, urrearen garraioa ekiditeko.
- Ez da erraz edo azkar hondatu behar. Izan ere, hondatuz gero, moneta-balioa galduko luke.
Diruak, funtzio nagusiak betetzen ditu economian, kontu-unitatea eta prezio-patroia da, trukatzeko erabiltzen da, ordaintzeko bide bat da eta azkenik, baliozko gordailu edo erreserba bat da. Beraz, betetzen dituen funtzioak eta dituen erabilerak ezagututa, argi dago dirua ezinbestekoa bihurtu dela gizakion bizitzan. Izan ere, dirua ia ordezkaezina da beste metodo batengatik.[1]