Lankide:UnaiG25/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irakaslearen proba-orritik
Artikulu hau eskola ariketa bat da. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, oraindik ez egin ekarpen edo aldaketarik testuan. Bestela, idatzi lankide orrian edo [[Lankide Eztabaida:UnaiG25/Proba orria|artikuluaren eztabaida orrian]]. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Walkie-talkie» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Walkie-talkiea, eskuko gailu eramangarri bat da, irrati seinaleen transmisore-hargailu gisa lan egiten duenak. Lehenengo walkie-talkieak erabilera militarretarako diseinatu ziren, Bigarren Mundu Gerran hasi ziren lehenengoz erabiltzen. Hasieran infanteria taldeek erabiltzen zituzten, baina honen erabilgarritasuna ikusita bere erabilera tanke eta artilleria unitateetara zabaldu zen. Gerra amaitu ostean, teknologia publiko orokorrerako eskuragarri jarri zen.[1]
Walkie-talkie arruntek telefono mugikor zahar baten itxura izan ohi dute, integratutako mikrofono eta bozgorailu batekin. Bi osagai hauek bereiz edo unitate bakarrean egon daitezke. Goiko aldean seinaleak bidali eta jaso ahal izateko antena kokatzen da, normalean gailuaren gorputzetik irteten dena.
Gailuek irrati seinaleak transmititzen dituzte erdiduplex kanal batetik zehar, hau da, une jakin batean, kanal horretatik gailu bakar batek transmititu dezake eta aldi berean hainbat gailuk entzun dezakete transmisio hori. Beraz, gailuek seinaleak transmititu edo jaso ditzakete, baina ez biak batera. Beste ezaugarri nagusi bat push to talk (PTT) etengailu baten integrazioa da. Etengailua sakatzean gailua seinaleak jasotzeko modutik aterako da eta transmisio moduan sartuko da.