Lankide:UnaiPerez/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
e konstante matematikoa zenbaki irrazional garrantzitsuenetariko bat da. Bere balioa 2,71828 da eta matematikako adar desberdinetan agertzen da. Izan ere, e konstante matematikoa logaritmo naturalaren oinarria da . Bere lehenengo 29 dezimalen balioa hau da:
- e = 2.71828 18284 59045 23536 02874 7135...
Batzuetan, e zenbakiari Eulerren Zenbakia esaten zaio, Leonhard Eulerren omenez. Beste batzuetan, berriz, Napierren konstantea,John Napier logaritmo-garatzailearen omenez.
Zenbaki horrek garrantzi handia dauka kalkulu eta analisi matematikoan, hain zuzen ere, matematikako funtziorik garrantzitsuenean, hau da, funtzio esponentzialean. geometrian eta i (zenbaki irudikaria) analisi konplexuan eta algebran den bezala.
Hasieran aipatu dugunez, e zenbakia zenbaki irrazional bat da , zenbakia eta urrezko zenbakia (φ) diren moduan. e zenbakia ezin da bi zenbaki osoren arteko zatidura gisa ezarri. Bestalde, zenbakia bezala, zenbaki traszendentea da, ez baita koefiziente arrazionalak dituen ekuazio algebraiko baten erroa.
π eta unitate irudikariaren (i) ostean, e da matematikako zenbakirik garrantzitsuenetariko bat.