Roman von Ungern-Sternberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
Roman Fiodorovitx von Ungern-Sternberg Baroia (Nikolai Robert Maximilian Freiherr von Ungern-Sternberg jaioa, errusieraz: Рома́н Фёдорович фон У́нгерн-Ште́рнберг, translit.: Román Fëdorovič fon Úngern-Štérnberg; Graz, 1886ko urtarrilaren 10agreg./1885eko abenduaren 29ajul. - Novosibirsk, 1921eko irailaren 15a) Ungern Baroia bezala ezaguna, jeneral antikomunista Errusiako Gerra Zibilean eta Mongolia Txinaren aurka borrokatu zen gerra-jaun bat izan zen. Errusiar Inperioko gutxiengo baltikoko germaniarrarena zen. Errusiar Inperioa berrezarri nahi izan zuen monarkiko ultrakontserbadore bat izan zen. Ondoren Mongolen Inperioar berrezartzen saiatu zen Bogd Khanen agindupean. "Baroi Ero" edo "Baroi Odoltsu" ezizenarekin jaso zuen.
Roman von Ungern-Sternberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Graz, 1885eko abenduaren 29a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Novosibirsk, 1921eko irailaren 15a (35 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Familia | |
Aita | Theodor Leonhard Rudolf Frh. von Ungern-Sternberg |
Ama | Sophia, Freiin von Wimpffen |
Leinua | Ungern-Sternberg (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pavel Military School (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, politikaria, anti-communist (en) eta gerra-jauna |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Errusiako Armada Inperiala |
Gradua | teniente jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Errusiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Tibetar budismoa |
1921eko otsailean txinatarrak Mongoliatik bota zituen eta Bogd Khanen boterea berrezarri zuen. Ulan Batorren ordena mantendu zuen bere aurkeriaren aurkako indarkeriaren bidez. 1921eko ekainean Ekialdeko Siberia inbaditu zuen. Armada Gorriak harrapatu eta exekutatu zuen.