Txikipedia:Hermes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hermes Greziar mitologiako jainko bat zen, hain zuzen ere, Olinpiar jainkoen mezularia. Erromatar mitologian Merkurio bezala ezagutzen zen.
Horretaz aparte mugen jainkoa zen, infernuko hildakoen arimen gidari, gizakien artean oparotasunaren ikur, baita lapur eta gezurtiena ere. Hermesen gurasoak Zeus (jainko guztien aita) eta Maia (ninfa) ziren. Bere ikurrak oilarra eta dortoka ziren gehienetan.