Txikipedia:Hizkuntza erromantzeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntza erromantzeak latinetik datozen hizkuntzak dira. Erdi Aroan hasi ziren sortzen Europan, erromatar inperioa desagertu zenetik aurrera. Europako hegoalde ia osoan mintzatzen dira, erromatar inperioa zenaren eremuan; jatorria Erroman dutelako deitzen zaie horrela.
Gaur egun, ordea, haietako batzuk, frantsesa, gaztelania eta portugesa zehazki, Europatik kanpoko leku askotan ere hitz egiten dira, europarrek leku haiek konkistatu ondoren euren hizkuntza inposatu zutelako.