Txikipedia:Mutualismo (biologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mutualismoa, izaki bizidunen arteko harreman mota bat da. Harreman mota honetan, parte hartzen duten bi izaki bizidunek, etekin onuragarri bat lortzen dute. Hau da, ez die kalterik egiten ez bata, ezta besteari.
Mutualismorik gabe hainbat espezie desagertuko lirateke.
Adibidez, arrezifeetan bizi diren arrain batzuk beste batzuk garbitzeaz arduratzen dira, janari-hondarrak edo parasitoak mugituz. Arrain horiek garbitu gabe utziz gero, beste arrainen populazioa gutxitu egingo litzateke, gaixotasunak eta hilkortasuna areagotu egingo liratekeelako behar duten garbiketa ukiko ez badute.Badagoela 'pisciterapia' izeneko terapia bat, arrainen eta gizakien arteko mutualismoa islatzen duena?
Terapia honetan, gizakiak oinak arrainontzi batean sartzen ditu. Arrainontzi honetan, Garra rufa izeneko arrainak daude. Hauei, asko gustatzen zaie gizakien zelula hilak jatea.
Hala, arrainek elikagaiak eskuratuko dituzte eta gizakiei lagunduko diete zelula hilak kentzen.Adibidez, hegaztiak eta aberea. Askotan, hegaztiak ikusten dira abereen bizkarrean geldirik, elkarri mokoka, minik egin gabe. Izan ere, hegaztiak animalia horiek dituzten kapar eta zorriez elikatzen dira, eta, trukean, eragozpen hori kentzen diete.
Mutualismoa sinbiosi mota bat da.