Zuzeneko demokrazia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuzeneko demokrazia herritarrek berek, bitarteko ordezkaririk gabe, erabaki politikoak hartzen dituzten erregimen politikoa da. Erreferendumak, batzarrak eta herri galdeketak haren tresnetako batzuk dira. Atenasko demokrazia (K.a. VI. mendean) lehen demokrazia zuzena izan zen. Anarkismotik eta ezkerreko zenbait sektoretatik aldezten den demokrazia modua da.