Amenemhat IV.a
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maajerura Amenemhat edo Amenemhat IV.a, Egiptoko XII. dinastiako zazpigarren faraoia izan zen, Egiptoko Inperio Ertainean. K.a. 1807/K.a. 1806tik K.a. 1798/K.a. 1798/K.a. 1797 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.
Datu azkarrak Faraoi, Bizitza ...
Amenemhat IV.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 1806 - K.a. 1798 ← Amenemhat III.a - Neferusobek → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XIX. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Inperio Ertaina | ||
Heriotza | K.a. 1798 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Mazghuna | ||
Familia | |||
Aita | Amenemhat III.a | ||
Ama | Hetepti | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Itxi
Maajerura deitua Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan. Turineko Errege Kanonaren arabera, Amenemhat IV.aren erregealdiak, 9 urte 3 hilabete eta 27 egun iraun zuen. Manetonek aipatzen duen Ammenemes baldin bada, zortzi urteko erregealdia izan zuen, Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan.