Arrautza (janaria)
jateko erabiltzen den arrautza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrautza, batez ere hegaztiena, oso elikagai ohikoa da munduko hainbat gastronomiatan, janaria prestatzeko osagai moduan. Erabilienak oilo arrautzak dira, baina beste hegaztien arrautzak ere jaten dira: ahatea, antzara, galeperra, ostruka eta abar. Arrainen arrautzak, hala nola kabiarra eta arrabak, edo narrasti batzuena ere jan ohi dituzte gizakiek.
Datu azkarrak Materialak, Osagaiak ...
Arrautza (janaria) | |
---|---|
janari | |
Materialak | arrautza |
Osagaiak | Gorringoa eta zuringoa |
Historia | |
Honen produktua | hegazti, narrasti eta arrain |
Itxi
Jan daitezkeen arrautza gehienak arrautza-oskol, zuringoa eta gorringoak osatzen dute. Arrautzaren zati guztiak jateko onak badira ere, arrautza-oskola normalean baztertua izaten da. Elikadura kontuan hartuta, arrautzak proteina eta B bitamina iturri dira.
Berez, arrautza zenbait espezietako emek erruniko gorputz ugaltzailea da.