Azken Mohikanoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Azken Mohikanoa (ingelesez The Last of the Mohicans) James Fenimore Cooper idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri historikoa da. 1826ko urtarrilean argitaratu zen, The Pioneers eleberriaren ondoren eta The Prairie baino lehen, Leatherstocking Tales pentalogiaren barnean. Eleberri epikoen generoan sartzen da. Lanaren ospeari esker, Cooper izan zen, atzerrian ospea eskuratu zuen lehenetariko amerikar idazlea. Oraindik-orain ez dago euskaratua.
Literatura aldetik oso prosa jantzia du, XIX. mendeko liburu bat izanik. Istorioa 1757an kokatzen da Frantsesen eta Indiarren Gerraren garaian: Frantzia eta Britainia Handia gerran daude, Iparramerikar kolonien (gaurko AEB eta Kanada) kontrola eskuratzeko. Gerra hartan, frantsesek bertako tribuak erabili zituzten, britaniarren kontra borrokatzeko. Egin diren adaptazio zinematografiko anitzetan, oro har, honako hauek izan dira jatorrizko eleberriarekiko aldaketa esanguratsuenak: indiarrei eskainiriko tarte zabala, ez baitzen hori Cooperen asmoa, eta harreman erromantikoen garrantzia, oso arin aipatzen baitira eleberrian, aipatzen direnean.