Bancaixa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bancaixa edo Caixa d'estalvis de València, Castelló i Alacant (Valentzia, Castelló eta Alacanteko Aurrezki Kutxa), Valentziar Erkidegoko aurrezki kutxarik garrantzitsuena da.
Bancaixa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | aurrezki kutxa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1978ko maiatzaren 12a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Valentzia, Castelló eta Alacant-eko Aurrezki kutxa, Bancaja merkatal izena duena (katalanez: Caixa d'estalvis de València, Castelló i Alacant edo Bancaixa), Kreditu Erakundea da eta gizarte-ongintza izaera du; haren helburua interes orokorra lortzen laguntzea da, bere jarduera esparruan, ekonomia eta gizarte garapena bultzatzearen bidez.
Bancaja Valentziako Erkidegoko finantza erakunde garrantzitsuena da, Espainiako seigarren finantza taldeko entitate nagusia da eta hirugarrena espainiar estatuko aurrezki kutxa sektorean (aktibo totalean neurtua). Garatze gaitasun handikoa da. Erakundearen Estatutuak egina daude uztailak 23ko Valentziako Gobernuaren 1/1997 Legegintza-Dekretuaren arabera. Berorren egoitza soziala Castelló de la Plana-n kokatzen da, Caballeros kalearen bigarren zenbakian.
Espainiako Bankuaren gainbegiratzearen menpe dago eta Generalitat Valenciana-ren protektoratuaren babesa du. Bere iraupena mugagabea da eta Valentziako Aurrezki Kutxen Federazioan nahiz Aurrezki Kutxen Konfederazio Espainiarrean barnesarturik dago. Haren IFK zenbakia G-46002804 da eta Castelló-ko Merkatal Erregistroan inskribaturik dago (532 Liburukia, Sekzio Orokorreko 99 Liburua, CS-2749 Orrian; Espainiako Bankuaren esku dagoen Administrazio erregistro berezian 49 zenbakiaz; baita Comunitat Valenciana-ko Aurrezki Kutxen Erregistroan ere.