Brunswick-Lüneburgeko Dukerria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Brunswick-Lüneburgeko Dukerria (alemanez: Herzogtum Braunschweig-Lüneburg) Erdi Aroan sortu eta Aro Modernoraino luzatu zen dukerri bat izan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko ipar-mendebaldean, gaur egun Alemaniako lurretan.
Brunswick-Lüneburgeko Dukerria Herzogtum Braunschweig-Lüneburg | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1235 – 1806 | |||||||||
Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatua | |||||||||
| |||||||||
Brunswik-Lüneburg Germaniako Erromatar Inperio Santuan 1648an | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Brunswick Lüneburg | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Mendebaldeko behe-aleman | ||||||||
Historia | |||||||||
Garai historikoa | Erdi Aroa eta Aro Modernoa | ||||||||
Henrike Lehoia garaitua; Saxonia zatitua; Henrikeren itzulera Welf leinuaren alodioarekin | 1180-1181 | ||||||||
Alodioa dukerri bilakatu | 1235 | ||||||||
Brunswick eta Lüneburg zatitut | 1269 | ||||||||
Grubenhageneko printzerriaren sorrera | 1291 | ||||||||
Göttingeneko printzerriaren sorrera | 1345 | ||||||||
Brunswicken zatiketa Wolfenbüttel eta Calenberg artean. | 1432 | ||||||||
Rhineko Hauteskunde Barrutian barneratu | 1512 | ||||||||
Germaniako Erromatar Inperio Santuaren bukaera | 1806 | ||||||||
|
Dukerria 1235an sortu zen, Welf leinuak Saxonian zituen alodio lurretatik, eta Oton I.a Brunswick-Lüneburgekoari eskaini zion enperadorea feudo gisa. Oton I.a Henrike Lehoiaren biloba zen. Izena lurraldean zeuden bi hiri nagusietatik dator: Brunswick eta Lüneburg. Erdi Aroa bukatu zenerako dukerria hainbat zatitan banatua zegoen, Welf leinuaren ahaide ezberdinen artean, baina agintariek jarraitu zuten erabiltzen "Brunswick-Lüneburgeko duke" titulua, euren titulu propioarekin batera. Dukerria osatzen zuten printzerriak, hala ere, mantendu ziren Germaniako Inperi Santua 1806an desegin zen arte. 1814-15eko Vienako Kongresuaren ondotik lurraldeak Hannoverko Erresuma eta Brunswickeko dukerrian barneratu ziren.