Bull Rungo lehen gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bull Rungo lehen gudua (Batasunaren aldekoen izendapena) edota Manassasko lehen gudua (Konfederazioaren aldekoen izendapena), 1861eko uztailaren 21ean, AEBetako Gerra Zibilan, Virginiako Manassas udalerriaren iparraldean eta Washington Hiritik 25 milia mendebalde eta hego-mendebaldera jazotako gudua izan zen. Gerra honetako lehen gudu handia izan zen, sarraski handiak oraindik jazotzeke zeudela.
Datu azkarrak Bull Rungo lehen gudua Manassasko lehen gudua, Data ...
Bull Rungo lehen gudua Manassasko lehen gudua | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
Bull Run edota Manassasko lehen guduaren irudia. | |||
Data | 1861eko irailaren 21a | ||
Lekua | Manassas udalerriaren iparraldean, Virginia | ||
Koordenatuak | 38°48′54″N 77°31′21″W | ||
Emaitza | Konfederazioaren garaipen erabakiorra | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Itxi
Eskarmenturik gabeko Batasunaren Armadako gudarostea Irvin McDowell jeneralaren agindupean Joseph E. Johnston eta P. G. T. Beauregard jeneralen agindupeko Konfederazioaren Armadaren aurka jo zuen, baina konfederatuek unionistei aurre egin eta azken hauek Washington Hirira ihes egin behar izan zuten.