Buztinezko kazola
From Wikipedia, the free encyclopedia
Buztinezko kazola, lapikoen familiako ontzi bat da, gorputz baxua eta barnealde beiraztatua duena. Gaur egun burdinezko kazolak daude. Normalean, sukaldean erabiltzen da, eta Espainiako, Portugalgo, Frantziako, Italiako edoeta Iberoamerikako herrialde gehienetako sukaldaritza tradizionalean plater tipiko ugariei izena ere ematen die. Arkeologian suertatu diren aurkikuntzen artean zaharrenetarikoa da, eta ziurrenik plater eta katiluen aurrekaria da buztinezko kazola. Hizkuntzaren erabilera herrikoian, “buztinezko lapiko” edo “buztinezko eltze” hitzekin nahas daiteke, nahiz eta morfologikoki ontzi mota ezberdinak izan. Kazola hitza okzitanieraz “cassolo” hitz frantzesetik eratorria da.