Cardiff
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cardiff (galeseraz Caerdydd) Galesko hiriburua eta hiri nagusia da, bai eta izen bereko lurralde nagusi edo konderria. Herrialdeko hegoaldeko kostaldean kokatuta dago, eta historikoki Glamorgan/Morgannwgeko konderriaren barruan egon da.
Datu azkarrak Cardiff Caerdydd, Administrazioa ...
Cardiff Caerdydd | |
---|---|
Gales | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Lurraldea | Cardiff Hiria eta Konderria |
Postakodea | CF |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°28′54″N 3°10′45″W |
Demografia | |
Biztanleria | 346.100 (2011) Metropolia: 1.097.000 (Cardiff-Newport) |
Bestelako informazioa |
Itxi
2011an hiriak 346.100 biztanle zituen, aldiz hiriguneak denera 861.400 biztanle ditu, Erresuma Batuko 16. hiririk handiena delarik.