Carola Häggkvist
abeslari suediarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Carola Maria Häggkvist (Stockholm, 1966ko irailaren 8a) suediar abeslaria eta musikagilea da, pop, schlager, disco edo folk generoetan aritu dena. 1980ko hamarkada hasieratik Suediako abeslari ospetsuenetarikoa da, hain zuzen ere 1983an hamasei urte zituela Melodifestivalen lehiaketa irabazi zuenetik, "Främling" abestiarekin. Ondorioz Suedia ordezkatu zuen 1983ko Eurovision Abesti Lehiaketan, eta hirugarren postuan sailkatu zen. 1991an berriro izan zen garaile Melodifestivalen lehiaketan "Fångad av en stormvind" abestiarekin, eta oraingoan 1991ko Eurovision irabaztea lortu zuen. 2006an hirugarren aldiz irabazi zuen Melodifestivalen, eta 2006ko Eurovisionen bosgarren sailkatu zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Carola Häggkvist | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1966ko irailaren 8a (57 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Runar Søgaard (en) (1990eko maiatzaren 22a - 2000) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Södra Latin (en) |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | schlager singer (en) , gospel singer (en) eta kanta-idazlea |
Lateralitatea | eskuina |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Better Globe (en) Hillsong Church (en) |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sonet |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
carola.com | |
Itxi