Emmanuel Chabrier
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexis-Emmanuel Chabrier (Ambert, 1841eko urtarrilaren 18a - Paris, 1894ko irailaren 13a) frantziar musikagile erromantikoa izan zen.
Emmanuel Chabrier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexis-Emmanuel Chabrier |
Jaiotza | Ambert, 1841eko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 9. barrutia, 1894ko irailaren 13a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sifilia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Saint-Louis |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Aristide Hignard (en) Théophile Semet (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | erromantizismoa erromantizismoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Bere familia burgesak bere musika-karrera baztertu zuen eta zuzenbidea ikasi eta funtzionario gisa lan egin zuen 39 urterekin Pariseko bizitza artistikoan sartu aurretik. 1880tik hil zen arte musika konposaketan jardun ahal izan zuen erabat.
Batez ere bi orkestra-lanengatik ezaguna den arren (España eta Joyeuse Marche), operak, abestiak eta pianorako lanak ere idatzi zituen. Prestakuntza akademikorik ez zuenez, bere lengoaia musikala sortu zuen, eta musikagile askok berritzailetzat jo zuten. Claude Debussy, Maurice Ravel, Richard Strauss, Erik Satie, Igor Stravinsky eta Seiak taldekoek miretsi eta eragin zuten.
Édouard Maneten laguna eta pintura inpresionistako bildumagilea izan zen.