Energiaren kontserbazioaren printzipioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fisikan, energiaren kontserbazio-printzipioak dio sistema fisiko isolatu baten energia osoa ez dela denborarekin aldatzen, nahiz eta beste mota beteko energia bihur daitekeen. Sistema fisiko isolatua deritzogu beste sistema fisikoekin inolako interakziorik ez duena. Laburki esanda, energiaren kontserbazio-printzipioak dio sistema isolaturaren energia ezin dela sortu ezta deuseztatu ere. Dena den, eraldatu egin daiteke; esate baterako, energia kimikoa energia zinetiko bihur daiteke dinamitak eztanda egitean.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Mekanika klasikoaren ereduan, masaren kontserbazioak ez zuen energiaren kontserbazioarekin zerikusirik; baina, erlatibitate bereziak erakutsi zuen masa energia bihur zitekeela, baita alderantziz ere, energia masa izatera pasatu. Horregatik, gaur egun masa-energiaren kontserbazio-printzipioaz hitz egiten da. Bestalde, Termodinamikaren lehen legea energiaren kontserbazio-printzipioaren baliokidea dela esan daiteke.