Euskaldunen arrada
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskaldunen arrada (ingelesez: Basque Roads; frantsesez: Rade des Basques) Bizkaiko golkoko badia babestua da, Frantziako Itsas Charente departamenduan dagoena. Mendebaldean Oléron uhartea eta iparraldean Ré uhartea ditu mugakideak. Arroxelako portua bere ipar-ekialdeko muturrean dago eta Rochefort herria hegoaldean, Charente ibaiaren bokaletik hurbil.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Euskaldunen arrada | |
---|---|
Mota | arrada |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°02′31″N 1°12′32″W |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Itsas Charente |
Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Itxi
Bertan, Napoleondar Gerretan zehar, 1809an Euskaldunen badiako itsas-gudua egin zuten, britainiarren garaipen ospetsua izan zena. 1757an, Zazpi Urteko Gerran, britainiarrek Rocheforteko setioa saiatu arren, ezin izan zuten frantziarrak menderatu.