Exxon Valdez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Exxon Valdez, 1989ko martxoaren 24an, 1,48 milioi petrolio kupeleko karga zeramanean, Alaskako Prince William Sounden 37.000 tona petrolio isuri zituelako zoritxarrez ospetsu egin zen petrolio-ontzi bat izan zen.
Exxon Valdez | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | National Steel and Shipbuilding Company (en) |
Ekoizpen-lekua | San Diego |
Historia | |
Eskaera | 1984ko abuztuaren 1a |
Gila jartzea | 1985eko uztailaren 24a |
Uretaratzea | 1986ko urriaren 14a |
Zerbitzuaren hasiera | 1986ko abenduaren 11 |
Ship breaking | 2012 |
Service retirement | 2012ko martxoaren 21a |
Inaugurazioa | 1986ko urriaren 14a |
Erregistro-herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Marshall Uharteak eta Panama |
Jabea | Exxon (en) 1986-1989 SeaRiver Maritime (en) 1989-2008 Hong Kong Bloom Shipping Ltd. (en) 2008-2012 |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 20 () × 51 () × 300,84 () m |
Erruna | 50,6 m |
Zingoa | 20 m |
Masa | 218.308 t eta 244.147 t |
Tona-brutoak | 112.088 |
Potentzia | 23.600 kW |
Abiadura | 16,25 kn |
Edukiera | 21 Tripulazio |
Identifikazioa | |
IMO zenbakia | 8414520 |
Berezko-portua | Filadelfia |
Dei-kodea | 9LY2503 |
Alaskak, historiako bere hondamendi ekologikorik kaltegarriena jasan zuen petrolio-ontzia hondartu eta honek milioika litro petrolio isuri zituenean kostaldeko 2000 kilometro baino gehiagoan. Marea beltza garbitzeko, xurgagailuak eta presioan zegoen ur beroko ureztodiak erabili ziren eta, gainontzeko petrolioa, beste petrolio-ontzi batetara pasa zen. Inguru honetan gertatu ziren faunarentzako kalteak, oraindik aztertzen jarraitzen dira.
Isurketak, AEBetan, ingurugiroari buruzko legedi berria onartzera eraman zuen (Oil Pollution Act 1990).