Franz Conrad von Hötzendorf
From Wikipedia, the free encyclopedia
Franz Xaver Joseph Graf[1] Conrad von Hötzendorf (alemanez: Franz Xaver Josef Graf Conrad von Hötzendorf, batzuetan anglizismoetan Hoetzendorf bezala ezagutua; 1852ko azaroaren 11 – 1925eko abuztuaren 25a) Lehen Mundu Gerran paper oso garrantzitsua izan zuen austriarra izan zen.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Franz Conrad von Hötzendorf | |||
---|---|---|---|
1917ko maiatzaren 19a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Penzing (en) , 1852ko azaroaren 11 | ||
Herrialdea | Austria Austria-Hungariako Inperioa | ||
Heriotza | Bad Mergentheim, 1925eko abuztuaren 25a (72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Hietzing Cemetery (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Theresian Military Academy (en) College of Philosophy of the Prague German University (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata, margolaria, militarra eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Viena eta Innsbruck | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Armada austriar-hungariarra | ||
Gradua | mariskal | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Battle of Galicia (en) Carpathian Front (en) Gorlice–Tarnów Offensive (en) Brusilov Offensive (en) First Battle of the Isonzo (en) Second Battle of the Isonzo (en) Third Battle of the Isonzo (en) Fourth Battle of the Isonzo (en) Fifth Battle of the Isonzo (en) Asiagoko gudua Sixth Battle of the Isonzo (en) Seventh Battle of the Isonzo (en) Ninth Battle of the Isonzo (en) Caporettoko gudua | ||
Austria-Hungariako mariskala eta Estatu Nagusiaren agintaria izan zen 1906tik 1917ra arte. Lehen Mundu Gerrari hasiera eman zion 1914ko uztaileko krisialdiaren pertsonaia nagusia izan zen. Krisia baino lehenago hainbat alditan eskatu zuen Serbiaren kontrako gerra egitea, «Augsburgotar Inperioaren hoberako izango zelako, honek desintegratzekotan zegoelako». Conraden Austro-Hungariako armada momentu oso txarrean zegoen eta ez zegoen beste armadei aurre egiteko prest, baina Alemaniaren laguntza espero zuen. Hala ere, Conradek ez zekien Alemaniak ez zuela ia armadarik Balkanetara bidaliko, hainbat fronte garrantzitsuagoak zituelako. Baita ere, Conradek Errusia inbaditu nahi zuen, baina Tsarraren armadak Karpatoak pasatzean eta Hungaria inbaditzera zihoazenean Italia gerran sartu zen. Hala eta guztiz ere, Austro-Alemaniar armadak 1915ko udan Gorlice-Tarnów Ofentsiban Galitzia eta Polonia konkistatu zituen eta Serbia errenditu zen urrian. 1915tik aurrera Austro-Hungariar armadak ezin zuten eraso egin Alemaniaren laguntzarik gabe.[2] 1917ko martxoan Karlos I. Austriakoa bere postutik kaleratu zuen, Frantzisko Josef enperadorearen heriotza eta gero Conraden Trentino Ofentsiba porrot handia izan zelako. Handik aurrera dibisio batzuetako armada-burua izan zen 1918ko udara arte, erretiratu zenean.[3] 1925ean hil zen Alemanian.
Gerra eta geroko hainbat hamarkadetan estrategista handi bat bezala ezagutua izan zen, ofentsiba gehienetan porrotak jaso izanda ere. Gaur egungo historialariek agintari oso txarra bezala ezagutzen dute, bere porrotek ia Austro-Hungariako Inperioa suntsitzea lortu zutelako.