Galeper arrunt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Galeperra arrunta edo pospolina (Coturnix coturnix) Phasianidae familiako hegaztia da. Europa, Asia eta Afrikako eskualde askotan bizi den hegazti honek azpiespezie batzuk ditu. Gastronomian preziatua da oso, bere jaki eta arrautzagatik.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Galeper arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Generoa | Coturnix |
Espeziea | Coturnix coturnix Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | quail meat (en) |
Masa | 8,2 g (pisua jaiotzean) |
Zabalera | 34 cm |
Kumaldiaren tamaina | 10,2 |
Errute denbora | 18 egun |
Itxi
Galeperra laborantza-lurretan ederki kamuflatzen den hegaztia da. Espezie migratzailea da, neguan Afrikara joaten delarik. Hori dela eta, populazioek gorabehera handiak jasaten dituzte urtean zehar.