Garapen Jasangarrirako Helburuak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak (NBE) argitaratutako 17 helburu dira. Esan beharra dago helburu hauek 169 xede ezberdinez osatuta daudela. GJH-ek Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda osatzen dute, zein Nazio Batuen Erakundearen (2015)[1] hitzetan “Pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan bat da, zeinek bake unibertsala eta justiziarako sarbidea indartzeko asmoa baitauka” definitzen baitzen. Gainera, azpimarratzekoa da agenda hau Milurtekoko Garapen Helburuen[2] jarraipen gisa aurkeztu zela 2015eko irailaren 25ean, eta 17 helburu hauen bidez beraien aitzindariek lortu ez zutena lortzeaz gain, lehenago aipatutako asmoak hurrengo 15 urteetan betetzea bilatzen dela.