Gauekoa: urdin eta urrea – Batterseako zubi zaharra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gauekoa: urdin eta urrea – Batterseako zubi zaharra James Abbott McNeill Whistler estatubatuar margolariaren margolan bat da, 1872 eta 1875 artean egina. Trilogia baten bigarren lana da. Besteak biak hauek dira: Gauekoa: urdin eta zilarra – Chelsea (Nocturne: Blue and Silver – Chelsea, 1871) eta Gauekoa beltz-urrean – erortzen ari den suziria (Nocturne in Black and Gold – The Falling Rocket, 1877). Margolan hau Londresko Tate Galerian dago ikusgai. Lan honetan, trilogia osoan bezala, ekialdeko margolaritzaren eragina nabaria da. Hokusai margolari japoniarrak, Whistlerren oso gustukoa, antzeko margolana egina zuen aurretik, hau da, zubi batena suzirien argipean.
Datu azkarrak Nocturne: Blue and Gold – Old Battersea Bridge), Jatorria ...
Gauekoa: urdin eta urrea – Batterseako zubi zaharra (Nocturne: Blue and Gold – Old Battersea Bridge) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | James Abbott McNeill Whistler |
Sorrera-urtea | 1872 |
Izenburua | Nocturne: Blue and Gold - Old Battersea Bridge |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 51,2 () × 68,3 () cm |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 25I1, 46C112, 25I, 25H213 eta 23R14 |
Kokapena | |
Lekua | Tate Britain (en) Tate |
Bilduma | Tate, Tate eta National Gallery |
Inbentarioa | N01959 eta NG1959 |
Itxi