Haruki Murakami
Idazle japoniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Haruki Murakami (japonieraz: 村上 春樹, Murakami Haruki?, Kyoto, 1949ko urtarrilaren 12a) japoniar idazle ospetsua da. Tokioko Waseda Unibertsitatean greziar tragedia ikasi ondoren, jazz klub baten zuzendaria izan zen eta gerora Princetonen lau urte irakasle eman zituen. 1995ean, Kobeko lurrikararen eta Tokioko metroko atentatuaren ondoren, Japoniara itzultzea erabaki zuen.
Haruki Murakami | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kyoto, 1949ko urtarrilaren 12a (75 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Waseda Unibertsitatea |
Hizkuntzak | japoniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, eleberrigilea, idazlea, itzultzailea, saiakeragilea, atleta, unibertsitateko irakaslea, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria eta ipuingilea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Tufts Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Richard Brautigan, Kurt Vonnegut, Raymond Chandler, Francis Scott Fitzgerald, Raymond Carver, Jerome David Salinger eta Franz Kafka |
Mugimendua | surrealismoa magic realism (en) |
Genero artistikoa | eleberria saiakera fiction literature (en) memoriak |
harukimurakami.com | |
Entzun haizearen kanta lehen liburuaz (1979), Gunzo saria irabazi zuen. Beste liburu famatuak hauek dira: Mekanismodun txoriaren kronikak, Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean, Lurrikararen ondoren, Sputnik-en maitaleak, Munduaren amaiera, 1Q84 eta Ezinezkoaren balada.
Kafka itsasertzean liburuak ospe izugarria eman dio. Literaturako pertsona garrantzitsuenetakotzat hartzen da eta 2007an Liejako unibertsitateak (Valonia) honoris causa titulua eskaini zion.