Hilary Swank
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hilary Ann Swank (Lincoln, 1974ko uztailaren 30a) Estatu Batuetako aktorea da, bitan Oscar sariaren irabazlea.
Hilary Swank | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hilary Ann Swank |
Jaiotza | Lincoln eta Bellingham (Washington), 1974ko uztailaren 30a (49 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Stephen Michael Swank |
Ama | Judy Kay Clough |
Ezkontidea(k) | Chad Lowe (1997 - 2007) Philip Schneider (en) (2018ko abuztuaren 18a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sehome High School (en) South Pasadena High School (en) Young Actors Space |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea eta zinema ekoizlea |
Lateralitatea | ezkerra |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Telebistan hasi zen Hilary Swank. Beverly Hills, 90210 telesaioan bi urtez agertzekoa zen, baina 16 atal ostean kanporatu zuten. Lur jota bazen ere ("Beverly Hills, 90210 saiorako balio ez badut, ez dut ezertarako balio" pentsatu zuela aitortu du), Boys Don't Cry filmeko castinean aurkeztea ahalbidetu zion kanporatzeak. Paperak izar bihurtu zuen eta emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Berriro irabazi zuen Million Dollar Baby filmari esker 2005ean. Vivien Leigh, Helen Hayes, Sally Field, eta Luise Rainer aktoreekin batera, Hilary Swankek ere birritan emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso eta birritan irabazi du.