Iñaki Azkune
From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki Azkune Mendia (Zestoa, Gipuzkoa, 1945eko urtarrilaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Iñaki Azkune | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zestoa, 1945eko urtarrilaren 15a (79 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Industria ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen, eta alor horretan lan egin zuen zenbait urtetan. Gero, irakasle aritu zen Donostiako Santo Tomas lizeoan; eta, 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Elhuyar Kultur Elkartean —gero Elhuyar Fundazioa bihurtuko zena— jardun zuen.
Era askotako liburuak eta materialak idatzi ditu: irakas materiala, narrazio historikoak, Itzulpenak zientziaz eta pentsamenduaz, hiru hiztegi tekniko... Gainera, oso erabilia izan zen Elhuyar euskara-gaztelania hiztegiaren lehen edizioaren zuzendari teknikoa izan zen Antton Gurrutxagarekin batera.
Elhuyarreko sortzaileetako bat izateagatik 2022ko CAF-Elhuyar Merezimenduzko saria jaso zuen.
« | Osotasunean, Errenazimentuko gizona dirudi Azkune jaunak. Unibertsaltasun eta jakintza entziklopedikoa duen humanista eta euskaldun zaharra dugu. Iturri zaharreko euskararen ezaguera berezkoa duen gizona. Hizkuntza kontuetan ez ezik, bistan da historian, pentsamenduan, zientzian, teknologian eta beste hainbat arlotan ere jakituna dela. Maite ditu poesia («Marinel galduaren balada» lekuko, Benito Lertxundik musikatu eta abestua), bertsoak, eta trikiti-doinuak ere (Loiolako Herri Irratian duela berrogei bat urte aritu zen Joan Joxe Eizagirre “Marduxarra” soinujolearekin, Martzelina Zubizarreta panderojolearekin eta Joan Mari Aranberri lagun maitearekin kantari); zer esanik ere ez, natura, mendiak eta basoak, musika eta artea. | » |
—Fernando Txueka Isasti (Hitzaurrea, Zestoa mendetan zehar, 2011) |