Ikerketa institutu
ikerketa zentroa edo erakundea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ikerketa institutua, ikerkuntza institutua, ikerlan institutua edo ikerketa erakundea ikerketak egiteko sortutako establezimendua da. Ikerketa institutuak oinarrizko ikerketan espezializatu daitezke edo ikerketa aplikatura bideratu daitezke. Terminoak sarritan natura-zientzien ikerketa inplikatzen badu ere, gizarte zientzietan ere ikerketa institutu asko daude, batez ere ikerketa soziologiko eta historikoetarako.