Internet Archive
irabazteko asmorik gabeko liburutegi digitala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Internet Archive (Interneteko Artxiboa) irabazteko asmorik gabeko erakunde batek kudeatutako liburutegi digital bat da artxiboen zaintzarako eta Web-eko webgune publikoen, multimediaren eta softwarearen harrapaketarako erabilia. 1996an sortua, urte hartatik 2009ra arte San Frantziskoko Presondegi historikoan egon zen eta, handik hona, San Frantziskoko Funston kalean dago. Erakunde hau Alexa Interneten eta materialak eta bildumak eman dituzten beste kolaboratzaile batzuen laguntzarekin existitzen da, adibidez, Kongresuaren Liburutegia eta beste liburutegi publiko eta pribatu asko. Hainbat motatako fitxategi asko ditu (audioak, bideoak eta testuak), haietariko gehienak jabetza publikoan, Creative Commons motako lizentziekin edo haien doako banaketa baimentzen duten beste lizentziekin.
Internet Archive | |
---|---|
universal access to all knowledge | |
Datuak | |
Izen laburra | IA |
Mota | artxiboa, webgunea, irabazteko asmorik gabeko erakundea, liburutegi digitala eta web artxiboa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | American Library Association, Digital Library Federation (en) , International Internet Preservation Consortium, Digital Preservation Coalition, Biodiversity Heritage Library (en) , Project ReShare (en) , Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa, Open Access Scholarly Publishers Association (en) , Coalition for Networked Information, Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition (en) , National Digital Stewardship Alliance (en) eta Communia (en) |
Enplegatuak | 122 (2021) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Brewster Kahle |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 10.754.395 $ (2021) |
Diru-sarrerak | 29.414.365 $ (2021) |
Irabazi garbia | 4.086.576 $ (2021) |
Historia | |
Sorrera | 1996ko maiatza |
Sortzailea | Brewster Kahle |
Jasotako sariak | FSF Free Software Award for Projects of Social Benefit : Free Software Foundation (2010eko martxoaren 23a) DPC Fellowship Award (2016) |
webgune ofiziala |
Haren atalen artean, Moving Images izeneko bilduma bat dago, gutxi gorabehera 19.000 bideo fitxategi dituena (2005eko abuztuko estimazioa). Bilduma maximoa Prelingerren Bilduma da, Prelinger Archives deitua, guztira 1.977 fitxategirekin (2005eko abuztuan). Bilduma honek "Zinema Iragankor Publizitarioa" bezala katalogatutako hezkuntza- eta industria-film asko ditu (enpresen sustapenerako eginak) eta baita film amateurrak ere. Filmak 1927 eta 1987 artekoak dira.
Webgunearen beste toki batean, denboran atzera itzultzeko, Wayback Machine existitzen da, zeinak 40 mila milioi interneteko orri baititu, 1996tik gordeak. IMDbren eta Amazon-en lehenengo bertsioak ikus daitezke, eta baita atal berezi bat ere zeinak albisteak katalogatzen dituen haien bertsio originalean.