Itsasoa kulturan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsasoak kulturan eragin handia izan du hainbat mendeetan zehar eta gizakiak itsasoan izan duen esperientzia kontraesankorra izan da: boteretsua baina barea, ederra baina arriskutsua. Itsasoari buruzko kultura literatura, arte, poema, film eta antzerki bidez gauzatu da. Txalupak irudikatzen dituen artelanik zaharrena duela 40.000 urtekoa da. Harrezkero, hainbat herrialde eta kulturatako artistek itsasoa irudikatu dute. Sinbolikoki, izaki fantastikoz betetako ingurune etsaitzat hartu izan da itsasoa: Leviatan Biblian, Isonade japoniar mitologian, Kraken eskandinaviar mitologian edo Traganarru euskal mitologian.