Izar ñirñirkari
aurresan ezin daitezkeen bat-bateko distira areagotzeak izaten eta sugar erraldoiak askatzen dituen izarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar ñirñirkaria edo izar dirdiratsua sugar erraldoiak jaregiten dituen eta bat-bateko distira areagotze laburrak eta izaten dituen izar bat da, sekuentzia nagusikoa eta ez oso distiratsua. Distira areagotze horiek minutu batzuetako edo gehienez ordu gutxi batzuetako iraupena dute eta espektro elektromagnetiko osoan izaten dira ikusgarri, X izpietatik irrati-uhinetara.