Jatetxe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jatetxea, ordutegi zehatzetan eta saltokiaren kategoriaren (kokapen, zerbitzuaren kalitate eta erosotasunaren) araberako prezioan jaten ematen edo otorduak zerbitzatzen dituen establezimendua da. Jatetxeak parte hauek izaten ditu:
- sukalde bat eta, honetan: suak, labeak, hozkailuak, harraskak, ontzi-garbigailu, apalategiak, laneko gainak, zakarrontzia, jakitegia, etab.;
- office bat, baxera eta mahai tresneria antolatzeko altzariez hornitua;
- jangela: janariak zerbitzatu eta hartzeko mahai-aulkiak, barruan zein kanpoaldean;
- komunak, etab.
Jatetxearen kategoria estatuan estatuko legeek xedatzen dute (sardexka bakarretik bostera), eta gida espezializatuek (Gault-Millau, Michelin, Gourmetour) finkatzen laguntzen dute, zeinek bere ikurrez.