Johann Strauss (semea)
musikagile austriarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Johann Strauss II.a edo Johann Sebastian Strauss, Johann Strauss semea gisa ere ezagutua, (Viena, 1825eko urriaren 25a - ib., 1899ko ekainaren 3a) musika klasikoko konposatzaile austriarra izan zen. Johann Strauss I.aren semea, bere anaiak ere (Josef eta Eduard) konposatzaileak izan ziren, baina ez zuten Johannen mailako osperik lortu.
Johann Strauss (semea) | |
---|---|
(1899) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sankt Ulrich (en) , Neubau (en) eta Viena, 1825eko urriaren 25a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Cisleithania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Viena, 1899ko ekainaren 3a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pleuropneumonia |
Familia | |
Aita | Johann Strauss I.a |
Ama | Maria Anna Streim |
Ezkontidea(k) | Henrietta Treffz (1862 - 1878) Angelika Strauss (en) (1878ko maiatzaren 28a - 1882) Adele Strauss (en) (1882 - |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Franz Amon (en) Joseph Drechsler (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | biolina |
| |
Europan zehar hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagutzera emanez. 1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, bere lanak jotzera. Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu; horien artean ezagunena "Danubio Urdina" (1867) da, baina baita beste batzuk ere, hala nola "Enperadorearen balsa" (1889), "Austriar herrietako enarak" (1865), "Udaberriko ahotsak" (1883), "Odol vienarra" (1873), "Vienako basoetako ipuinak" (1868), etab. Lan hauengatik guztiengatik, Vienako bere jarraitzaileek "Valsaren erregea" titulua eman zioten.