Kantō eskualdea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kantō eskualdea (japonieraz: 関東地方, Kantō-chihō?) Japoniako Honshu uharteko eskualde geografiko bat da. Eskualdearen lurraldearen ia erdia Kantō lautadari dagokio. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 42.607.376 pertsona bizi ziren eskualdean, hau da, gutxi gorabehera Japonia osoko populazioaren heren bat. Kantō eskualdeak 32.423,90 km²-ko azalera du, eta 1.300 bizt./km²-ko dentsitatea.
Kantō eskualdea | |
---|---|
Japonia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°10′N 139°47′E |
Azalera | 32.423,9 km² |
Mugakideak | Tōhoku eskualdea eta Chūbu |
Demografia | |
Biztanleria | 43.284.547 (2017ko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 1.334,96 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) |
Japoniako eskualderik garatuena, industrializatuena eta urbanizatuena da. Tokio eta Yokohama hiriek konplexu industrial bat osatzen dute, eta Tokioko Badiaren inguruan industria arinaren eta astunaren kontzentrazio handi bat dago.
Eskualde beste hiri nagusiak Kawasaki, Saitama eta Chiba dira. Kostaldetik hain gertu ez dauden hiri txikiagoetan, industria arina eta automobil-industria ugari dago