Karibeko plaka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Karibeko plaka, 3,2 milioi kilometro karratuko hedadura duen plaka tektoniko bat da. Bere barnean, karibeko uharteez gain, Erdialdeko Amerikaren zati kontinentala (Guatemala, Belize, Honduras, El Salvador, Nikaragua, Costa Rica eta Panama) ere sartzen da, eta Karibe itsasoaren hondoa eratzen du Hego Amerikaren iparraldean. Karibeko plakak muga egiten du Ipar Amerikako plakarekin, Hego Amerikako plakarekin eta Cocosko plakarekin.