Kosakoak (Lev Tolstoi)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kosakoak (errusieraz: Капаки), Lev Tolstoik 1863an Mezulari Errusiarra (errusieraz: Ру́сский ве́стник) literatura aldizkarian publikaturiko eleberri labur bat da. Tolstoy 1853ko udan hasi zen eleberri hau idazten, baina 1857an, Homeroren Iliada ber-irakurri eta gero, eta hau inspirazio iturri berri gisa harturik, eleberrian hainbat birmoldaketa egitea erabaki zuen. Karta-jokoan izan zituen galera ekonomikoek behartu zuten Tolstoi obra hau publikatzera, honen salmentek eragindako irabaziek jokoan hartutako zorrak kitatzeko aukera emango ziotelakoan.
Kosakoak (Lev Tolstoi) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Lev Tolstoi |
Sorrera-urtea | 1862 |
Argitaratze-data | 1863 |
Izenburua | Казаки |
Jatorrizko herrialdea | Errusia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberri laburra eta short novel (en) |
Hizkuntza | errusiera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kaukasia eta Errusia |
Kosakoak eleberriak ageriko izaera autobiografikoa dauka, agerikoa izanik Dimitri Andreitx Oleninen eleberriko protagonistaren eta egilearen arteko paralelismoa. Izan ere, obra literario hau idazteko, Tolstoik gaztetan Kaukasoko gerran izan zituen esperientzietan oinarritu zen. 1851an, hogeita bi urte zituela, Tolstoik bere bizitza erosoa utzi eta Errusiak Kaukasoan zeukan defentsa-lerrora joan zen kadete bezala, Errusiak eta Turkiak eskualde hartan izan zuten gerratearen testuinguruan, eta bertan izan zituen bizipenek Oleninek Kaukasoan biziko dituenak inspiratu zituen.