Lankide:EAE-WIKI7/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Segundoa (sinboloa: s) Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) denboraren unitatea da. Sistema horretako zazpi oinarrizko magnitudeetako bat da. Beste neurketa-unitate
batzuen parte ere bada, hala nola metro zati segundoko abiadurarena, metro zati segundo karratuko azelerazioarena edo zati segundoko maiztasunarena.
Historikoki, egunaren 1/86400 dela ulertu izan da. Eguna 24 ordutan zatitzen da ondoren; ordu bakoitza 60 minututan eta minutu bakoitza 60 zati; horietako bakoitza segundotzat hartzen da.
Formalki, aurreko metodoaren zehaztasun eza konpontzeko, era askoz zehatzago batean definitzen da: perturbatu gabeko zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hipermehe bien artean 9 192 631 770 trantsizio egiteko behar den denbora 0K tenperaturan. Beste modu batean esanda: segundoa formalki finkatzeko, zesio frekuentziaren balioa, unitatetan adieraztean, 9 162 631 770 dela finkatzen da[1].
Definizio formala Lurraren errotazioa baino askoz egonkorragoa denez, periodikoki segundo bat gehitzen zaie Lurreko erlojuei, Lurraren errotazioarekin sinkroniza daitezen.