Lankide:EAE7LCNAEM/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Natura-ereduak ingurune natural batean dauden forma erregularrak dira. Eredu horiek testuinguru desberdinetan errepika daitezke, eta, batzuetan, matematikoki deskriba daitezke. Eredu matematikoen artean, hauek aurki ditzakegu: zuhaitzak eta fraktalak, simetriak, uhinak eta dunak, burbuilak eta aparra, teseladunak, pitzadurak, marrak eta puntuak.
Platon, Pitagoras eta Enpedokles eredu horiek aztertzen hasi ziren, naturaren ordena azaldu nahi zutelako. Handik aurrera, zientzialari askok eredu horien ikerketa jarraitu dute, hala nola Joseph Plateau fisikari belgikarrak eta Ernst Haeckel biologo alemanak. Matematikak, fisikak eta kimikak naturako prozesuak maila desberdinetan deskribatzen dituzte. Izaki bizidunetan ematen diren patroiak prozesu biologikoen bidez azaltzen dira. Patroiak eratzeko azterketek ordenagailu-ereduak erabiltzen dituzte patroi mota asko simulatzeko.