Lankide:Leiregoikoetxea/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Stephen William Hawking (Oxford, Erresuma Batua, 1942ko urtarrilaren 8a - Cambridge, Erresuma Batua, 2018ko martxoaren 14a) fisikari teoriko, astrofisikari, kosmologo eta dibulgatzaile britaniarra izan zen. Bere lanik garrantzitsuenak, Roger Penroserekin batera, erlatibitate orokorraren esparruan espazio-denborazko berezitasunei buruzko teoremak izan ziren. Baita zulo beltzek erradiazioa igorritzen zutela aldarrikatu zuten, gaur egun Hawkingen erradiazioa bezala ezagutzen dena (edo batzuetan Bekenstein-Hawking erradiazioa). Ezaugarri aipagarrienetako bat eztabaida zientifikoari egindako ekarpena izan zen, beste zientzialariekin apustuak eginez.
Londresko Royal Societyko, Zientzien Akademia Pontifizioko (Vatikano hirian) eta Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalako kidea zen. Cambridgeko Unibertsitateko Matematikako Lukasiar Katedraren (Lucasian Chair of Mathematics) titularra izan zen 1979tik 2009ra (erretiratu zen arte).
Hamabi honoris causa doktoretza jaso zituen, eta Britainiar Inperioko Ordena (CBE gradua) irabazi zuen 1982an. 1989an, Elkartasunaren Asturiasko Printzea Saria; 2006an, Copley Domina; Askatasunaren Domina 2008an eta BBVA Fundazioaren Jakintzaren Mugak saria 2015ean.
Bi aldiz egon zen ezkonduta eta hiru seme-alaba izan zituen. Bere lehen ezkontza baino lehen, 21 urterekin, alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) diagnostikatu zioten. Urteak joan ahala bere egoera larriagotzen joan zen, ia erabat geldituta utzi arte, eta ahotsa sortzeko gailu baten bidez komunikatzera behartuta zegoen. Dieta berezi bat hasi behar izan zuen irensteko zailtasun handiak zituelako. Gaixotasun hau duen pertsonarik zaharrena izan da, batez besteko bizi itxaropena 14 hilabete izanez 55 urte bizirik iraun zituelako. Bere kasua "liluragarria" eta nahasgarria da neurologoentzat.
Liburu dibulgatiboen egile bezala salmenta arrakasta izugarriak lortu zituen. Bertan bere teoriei eta kosmologiari buruz eztabaidatzen du. Adibidez Denboraren historia laburra, 1988an argitaratua, The Sunday Times-ren bestsellers-en zerrendan egon zena; Denboraren historia laburragoa, 2005koa, Leonard Mlodinow-ekin batera egin zuen eta unibertsoaren historia modu erraz batean azaltzen saiatu zenez, denboraren historialaria edo unibertsoaren historialaria deitzen zioten.