Lankide:Llorenzo004/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Radarra (ingelesezko radio detection and ranging-en akronimoa, euskaraz "irrati bidezko detektatze eta distantzia neurketa") objektuak detektatu eta kokatzeko sistema bat da, seinale elektromagnetikoak transmitituz eta objektu horiek islatutako uhinek eragindako oihartzunak jasoz.
Artikulu hau eskola ariketa bat da. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, oraindik ez egin ekarpen edo aldaketarik testuan. Bestela, idatzi [[Eztabaida:Txantiloi:Ariane Ensunza artikuluaren eztabaida orrian]]. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Radar» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Radarrak energia elektromagnetikoko pultsuak transmititzen ditu eta objektuetan islatutako energiaren frakzioa jasotzen du. Radar-ekipoek “oihartzun” horiek aztertzen dituzte radar-seinalea islatu duen objektu bakoitzaren presentzia zehazteko eta haren kokapenari eta abiadurari buruzko informazioa lortzeko.
Radar gehienek transmisiorako eta hargailurako antena komun bat dute. Eskuarki, transmisio-potentzia oso handiak erabiltzen dituzte eta sentikortasun handiko hartzaileak behar dituzte.
Garrantzitsua da bi termino bereiztea: clutter eta target. Clutter: radarrak jasotako oihartzun guztiak aipatzen ditu, definizioz nahi ez direnak. Target edo "Zuria": radarrarak aztertu nahi duen objektua da.